Agenda

(Min) bizi ! Inurriren podcast-a, Olatz Mercader eta inurritegiarekin. Bizi? Minbizi! ta hil arte bizi!

2022-11-21
20:00
Sutegiko auditoriumean
Izena emateko azken eguna: 2022ko Azaroak 21
Edukiera: 157

Inurri, intsektu txiki eta nekaezin talde bat gara, minbiziaren akonpainamendu eta formazioan lanean dihardugu,  ikuspegi feminista eta eraldatzaile batetik. Minbizia lehen pertsonan bizi izan duten pertsonei ahotsa eman nahi diegu eta bere garaian diagnosia jaso genuenean entzutea gustatuko litzaigukeen podcast-a egin dugu.

Minbiziaz eta horrek dakarren guztiaz hitz egiteko, taburik gabe, gure bizitzatik abiatuta. Adituak ere izango ditugu eta baita minbizia lehen pertsonan bizi duten pertsona talde zoragarri bat ere. Aukera desberdinak ikusarazi nahi ditugu, eta gure egunerokotasunaren parte den eta isilegi dagoen gaixotasun honen itzalak argiztatu. 

Eta bai, punk gara pink baino gehiago, minbizia ez delako arrosa, marroi izugarria baizik, baina bizitzaren zati bat da, erditu, hazi edo hiltzea bezala.

 

< Atzera
Antolatzailea: Izan Iñurri

Beste ekimen batzuk:

Eliza Zaharra elkargunea
2025-12-20 | 2025-12-23
Arratsaldean
Sutegiko auditoriuma
2025-12-23
19:00

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza