Ekitaldiak

"Maita(k)ale borroka" eta "Mundu berri bat" antzerki laburrak

2021ko Urtarrilak 8 · 18:00

Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 76

Izena emateko azken eguna: 2021ko Urtarrilak 7

  Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Laguntzailea: Hitz Aho guraso elkartea.

 

Maita(k)ale borroka

Idazlea: Mikel Fernandino

Zuzendaria: Getari Etxegarai

Aktoreak: Ane Pikaza, Aitor Fernandino.

Iraupena: 20 minutu.

Kepa, gau erromantiko hartarako prest dago dagoeneko: jatetxea, lore sorta bikaina, kandelak… Noski, ez zuen espero egun horretan deitutako grebak gau hartako norabidea guztiz aldatuko zuenik. Neska hura perfektua zen; hala zirudien behintzat. Indarkeriaz, maitasunez eta bestelako aldarrikapenez beteriko antzezlana.

Mundu berri bat

Idazle eta zuzendaria: Erik Leal

Aktoreak: Aiora Sedano eta Xabi Ortuzar

Iraupena: 17 minutu

B  etidanik esan da gizakiok gure sekreturik sakonenak ezezagunei kontatzeko joera daukagula... baina, batzuetan, guretzako pertsonarik ezezagunena, gu geu gara, norberaren burua. Beak bere maleta hartu du alde egitea erabaki baitu. Alde egin eta ihes egin, inoiz ez dira izango sinonimoak.    

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Prezioa: 3,00€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza