Ekitaldiak

Lanbroa filma eta egileekin solasaldia

2021ko Urtarrilak 17 · 18:00

Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 76

Izena emateko azken eguna: 2021ko Urtarrilak 14

Antolatzailea: Usurbilgo udala.

Sarrerak: doan. Sarrera-kopurua mugatua da. Aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.

Usurbilgo Udalak diruz lagundutako filma.

Gidoia: Ana Serna, Paula Iglesias eta Maialen Oleaga, Xabier A. Yeregi, Begoña Arrutiren kolaborazioekin.

Zuzendaritza: Paula Iglesias & Ana Serna.

Maialen Oleaga, Xabier A. Yeregu eta Begoña Arruti laburmetraiaren gidoilariek aurkeztuko dute laburmetraia.

Laburmetraiaren zati batzuk Usurbilen grabatuak dira.

Gaixotasunak Bego berriz jotzen duenean, denbora gainera datorkio. Bultzada honek Xabierrekin batera antzinako erlojuak konpontzera darama. Bere gaixotasunaren eta denboraren arteko elkarrizketan, poesia bisualez betetako dantza deserosoa sortzen da

Antzinako erloju pisutsuek industria eta trenbideen garaietara eramango gaituzte. Lehen herrien erdigune ziren erlojuak, gaur izoztuta gelditu dira. Bego gaixotzen denean, bera eta Xabier, erlojugile familia batetik datorrena, aitonak eraikitako erlojuen bila hasten dira. Yeregitarren istoriak azaltzen du nola industrializazioak mundua eraldatu zuen eta horrekin baita beraien erritmoak ere. Aurkitzen duten erloju bakoitzak iraganaren inguruan hitz egiten du, baina baita orainaren inguruan ere. Beraien pasioari esker, lan talde bat sortzea lortzen dute leku desberdinetan aritzen dena, kanpai dorrearen erritmoaz eraiki zen historia berreskuratuz.

 

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Prezioa: Doakoa

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza