Ekitaldiak

Kantu Festa

2025ko Maiatzak 25 · Egun osoan zehar

Herrian

Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.

Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak, Kantu Festa ekimena antolatu du Zarauzko Montetxio, Lasarte-Oriako Xumela eta Hondarribiko Olagarro kantu taldeekin partekatuz. Euskaraldia-2025 ekimenaren amaierarekin bat eginez, euskaldun egiten gaituen euskara bultzatuz, euskal kantuen aldarrikapena plazaratu nahi luke, kantuez eta kontuez gozatzeko gogoz dagoen guztia gonbidatuz.

10:30 Herri-bisita: Usurbil Museo Irekia.

12:00 Kantu Jira.

14:00 Kantu-bazkaria ikastolako jangelan. Menua: 25 €. (Kantu taldearekin harremanetan jarri).

18:00 - Cavaillé-Coll/Mutin, Salbatore parrokiako organoaren azalpena Joan Luis Atxegaren eskutik.

- Elizako koruan organoaren laguntzarekin: Txoria-txori./ Gure ametsak.

- Dema plazan kantuzaleon arteko agurra.

- Partitzeko tenorea.

Antolatzailea: Eragileak

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza