Ekitaldiak

Joseba B. Lenoir Gangen Kontzertua

2021ko Maiatzak 9 · 18:00

Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 72

Izena emateko azken eguna: 2021ko Maiatzak 9

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Sarrerak: 8€ www.usurbilkultura.eus webgunean.

Joseba B. Lenoirrek dituen proiektuen artean bada bat beratar musikari honek bere buruari eskaintzen diona, ia modu unipertsonalean egiteraino gainera.

Bere azken lan diskografikoan, Instroak Vol.3 izenpean, Bai, bagara filmerako sortutako musika bildu du. Larraitz Zuazok zuzendutako road triperako dokumental hau Iñaki Goirizelaiaren ideiaren emaitza da, eta bertan Iñaki bera ikusiko dugu Amerikako Estatu Batuetan zehar barne zein kanpo bidaia batean murgilduta, gure baloreen bila, edota holakorik ote dagoen argitu nahian.

Lenoirren lan honen zuzenekorako proposamenak musika eta irudia uztartu zituen diskoaren aurkezpen kontzertuetan. Emanaldietan saio horietarako espreski landutako bideo-lanak ere batu zitzaizkion musikari.

Oraingoan, aldiz, Berako musikariak Joseba B. Lenoir Gang formatua berreskuratu du, eta kontzertuetan disko berriko hotsak entzuteaz gain bere ibilbide osoko kantuak aditzeko aukera egongo da.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Prezioa: 8,00€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza