Agenda

Izaki Gardenak. Kontzertua

2026-01-30
20:00
Sutegiko auditoriuma
Izena emateko azken eguna: 2026ko Urtarrilak 30
Edukiera: 100
Prezioa: 10,00€

Noaua!ren Kulturaldia

Urtarrilak 24 - Otsailak 1

Sarrerak: 10€, bazkideek 8€ Noaua!ko egoitzan.

2012an sortu zuen Jon Basaguren-ek Izaki Gardenak. Ordutik lau disko luze eta hainbat single plazaratu dituzte, indie-rocketik, americanatik eta bestelako estiloetatik edanez. Zer esaten den eta nola esaten den bereziki zaintzen dute, ahotsen doinuei, armoniei eta hitzei bereziki erreparatuz. Giro sotil eta lasaienetatik energia erauntsietara bidaiatzen iaioak dira, oinarri erritmiko sendo eta gitarra zein teklatuen ekarpen ederrekin.

30 kontzertutik gora eskaini dituzte 2025ean zehar. Gainera, disko berri berezi bat argitaratu dute abenduaren 2an: “Sitsak”. Bertan 4 kantu berri eta urteetan zehar diskoetatik kanpo argitaratzen joan diren beste 6 bilduko dituzte.

Zuzeneko partaideak: Jon Basaguren: ahotsa, gitarra/Libe Kortazar: teklatuak, ahotsa/Joseba Baleztena: gitarra, ahotsa/Aitor Aguirre: baxua, ahotsa/Dani Arrizabalaga: bateria/Ander Sevilla: soinua/Beñat Gorroño: argiak

< Atzera
Antolatzailea: Noaua

Beste ekimen batzuk:

© 2026 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza