Ekitaldiak

"Isturitzetik Tolosan barru" ikus-entzunezkoaren aurkezpena

2023ko Urtarrilak 15 · 18:00

Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 98

Izena emateko azken eguna: 2023ko Urtarrilak 15

Iñaki Urruzolak, Usurbilgo Udalaren laguntzaz, Isturitzetik Tolosan barru ikus-entzunezkoa egin du. Urtarrilaren 12an Joxan Artzeren heriotzaren bosgarren urteurrena dela gogoan izanda, Sutegiko auditoriumean ikus-entzunezkoaren aurkezpena egingo dugu. Ondoren, Iñaki Urruzolarekin eta Iratxe Retolazarekin solasaldia izango dugu.

“Ikus-entzunezko xume honen funtsa Euskal Kulturgintza hizki handiekin eratzen lagundu zuen Joxean Artzeren obra ezagutzera ematea da; geuk begiz joa dugun obra “Isturitzetik Tolosan barru” poema liburua da, izan ere, baitezpadako ekarpena egin zuelakoan gaude. Bere lehen emaria izanik, aurkezten dugun lanak Euskal Herriko sasoi bateko giro eta garai baten lekukotza jaso nahi du, eta berau egungo moldeen bitartez, ikus-entzunezkoen ahalmena baliatuz, nolabait bere obra erdigunera ekartzea du xede."

“Haren obraren gaurkotasunaz gogoeta egiteko baitezpadakoa dugu aipatu olerki liburua. Izan ere, XXI. mendeko galdegaiei begira, funtsezkoak izan diren egileen lanak aztertzea eta gizarteari ezagutaraztea bada kultura eta identitatea ardatz dugunontzat egin beharreko eginkizuna.”

Antolatzaileak: Jexux Artze Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.

Gonbidapenak: doan. Usurbilkultura.eus atarian edo Lizardi liburudendan.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza