2022ko Irailak 18 · 12:00
Irubiden
2022ko irailaren 18an, igandea, memoria gune berria ezarriko du Usurbil 1936 elkarteak herrian. Gipuzkoan ezagutzen den 1936ko Gerrako hobi komun handienetakoa gogoratuko dugu Irubide izeneko inguruan, hain zuzen ere.
Izan ere, bertan lagun ugari fusilatu zituzten faxistek, baina, errepide gunea izanik, ezin izan dute sekula hobia berreskuratu. Ezta hildako pertsona askoren izen-abizenak jakin ere. Aitzitik, José Heredero usurbildarrarena berreskuratzea lortu dugu. Ekitaldia egingo die elkarteak, bertan, fusilatu guztiei.
Honez gain, Gudalekuen Berreskurapenaren lehenengo fasea bukatutzat eman dugu, eta dagoeneko lubaki batzuk berreskuratu ditu Usurbil 1936 elkarteak, ekain osoko lanen ondoren. Hori dela bide, bisita gidatuak antolatuko ditugu irailean, herritarrek borroka-guneak bertatik bertara ezagutu ditzaten. Ekimena elkarteko kideek gidatuko dute.
Antolatzailea: Usurbil 1936
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus