Ekitaldiak

IRATI filmaren emanaldia

2023ko Apirilak 2 · 19:00

Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 117

Izena emateko azken eguna: 2023ko Apirilak 2

Magia eta abenturazko bidaia bat

VIII. mendea

Paul Urkijo arabar zuzendariaren bigarren film luzea, Irati, ikusi ahal izango dugu Sutegin. Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate eta Itziar Ituño aktoreek parte hartzen dute.

Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjaunak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua. Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”.

Sarrerak: aldez aurretik salgai 6 €-tan usurbilkultura.eus plataforman edo Noaua!ko egoitzan. Bazkideek 4 €-tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.

Nori zuzendua: helduei

 

Antolatzailea: Noaua

Prezioa: 6,00€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza