Antolatzaileak: Usurbilgo Korrika Batzordea eta Usurbilgo Udala
ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen dituen performance garaikidea da. Bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu, publikoa hunkituz eta hausnarrera eramanez.. Eszenan artista bakarra, pantaila eta musika.
BAGARA, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NOR. Identitatea eraikitzea ez da erraza mundu azeleratu eta globalizatuan.
BAGAUDE, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NON. Hemen eta edonon egon gaitezke aldi berean.
BAGOAZ, BAINA EZ DAKIGU OSO ONDO NORA. Ez norbanako bezala, ez herri bezala.
Garai aldakor hauek bizitzeko modua da asmatu ezin duguna. Umorez eta irmotasunez, garai hauek kantatzera eta kontatzera datorren jendaurrekoa da ZERBAIT SARTU ZAIT BEGIAN.
© 2026 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus