Ekitaldiak

II. Uxue trail, lasterketa solidarioa

2022ko Ekainak 18 · 9:00

Frontoitik abiatuta

Andatza zeharkatuko duen mendi lasterketa solidarioa, Uxue Martin Usurbilgo gaztetxoak duen gaixotasun arraroa ezagutarazi eta "Phelan-McDermid" izeneko sindromearen ikerketa diruz laguntzeko. Lau aukera: 20 kilometroko Uxue Trail Luzea, 11,5 kilometroko Uxue Trail Motza, 7,5 kilometroko Ipar Martxa eta 5,5 kilometroko Uxue Paseoa izenekoa. Lasterketa amaierarako, opariak zozketatuko dituztela iragarri du antolakuntzak. Ekimenean zuzenean parte hartu gabe ere, dortsal solidarioa erosi ahal izango da.

Izen-ematea: kronoak.com

Antolatzailea: Uxueren lagunak taldea.

 

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza