2022ko Martxoak 31 · 18:30
Sutegiko auditoriumean
Hizlaria: Aitziber Sarobe. Biologa, HUHEZIko irakaslea, Naturkoneko partaidea eta Zarauzko Arkamurka Natur Elkarteko kidea
Gure paisaia kulturala da ia bere osotasunean, mendez mende gizakiak eraldatutakoa. Baina, badira gizakiaren eraginik izan ez duten, edota, eragin txikia izan duten eremuak, baso-eremu naturalak. Asko gara haietara hurbiltzen garenak, barrenak hala eskatuta, senak aginduta. Ingurune kulturalak, osasuntsua izango bada, natura behar duelako, basoak berreskuratzea da ondorengoei zor dieguna.
Horretarako, baso-politika aldatzea ezinbestekoa da eta badago horretarako biderik.
Antolatzailea: Anerreka Elkartea
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus