Ekitaldiak

Hitzaldia: "Ez gara kolonialistak, baina..." "Gure" esklabista eta kolonialistez, Elkanoren mundu biraren V. Mendeurrena oinarri.

2022ko Martxoak 10 · 19:00

Sutegiko auditoriumean

Hizlaria: Axier Lopez. Elkanori Bira ekimeneko kidea eta ARGIAko kazetaria

Sarrera: doan

Ezin onarturik gabiltza besteen konkistan, genozidioan, kolonialismoaren negozioetan eta esklabotzan oinarritutako ekonomiatik zurrupatu duela euskal herritar askok. "Esploratzailez", "humanistaz", "aurkitzailez"... josita dauden inguruko kale, plaza, palazio eta bazterrak lekuko. Memoriaren eta egiaren etsai nagusiak ahaztura eta mitoak dira, eta horren azken adibidea Juan Sebastian Elkanoren mendeurrena dugu. Euskaldunon nazioarteko ikur bilakatu nahi dute bulkada eta diru publikoarekin; duela 500 urte bezala, orain ere, Mendebaldeko gizon zurien "balentriak" goraipatuz. Guk begirada eta diskurtso eurozentristari buelta eman nahi diegu.

Antolatzailea: Nafartarrak Taldea

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza