2021ko Azaroak 25 · 18:30
Sutegin
Hizlaria: Alazne Arruti Bengoetxea, Nafarkoopeko Bulego Teknikoko Ingeniaria.
Energia guztiona eta guztiontzat izatea nahi dugu. Besteen menpeko bezero huts izan beharrean, gero eta herri gehiagotan, ekimenak abian jartzen ari dira energiaren kudeaketan burujabe izateko asmoz. Energia-Komunitateak: pertsonak, enpresa txikiak, elkarteak eta tokiko erakunde publikoak biltzen dituen erakunde juridikoak dira; elkarrekin, energia berriztagarriak (elektrizitatea, beroa eta hotza), eraginkortasun energetikoa, mugikortasun jasangarria eta abar sustatzean oinarritutako jarduerak garatzeko helburua dutenak; hori guztia gertuko onura soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa bilatuz.
Antolatzailea: Anerreka Elkartea
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus