Antolatzaileak: Udalbiltza (Geuretik Sortuak) eta Usurbilgo Udala.
Kolapsoa, Geuretik Sortuak ekimenaren baitan, Usurbilen sortutako antzerkia da. Martxoaren 1ean estreinatuko da Sutegin, eta, aurrez, otsailaren 19ko hitzaldian, antzezlanaren edukiaren inguruko azalpenak emango dira.
Hizlaria: Aitor Marcos (1994, Bermeo), EHUko Ekonomia irakaslea.
“Geuretik sortuak” egitasmoaren baitan, martxoaren 1ean Usurbilen estreinatuko den “KOLAPSOA” antzezlana sortu da. Prozesuan, artistekin batera gaiaren inguruan adituak diren ikerlariak ere aritu dira, desazkundea sakontasunez lantzeko.
Hitzaldi honen bidez, antzerki taldeak antzezlanaren abiapuntua eta sortzera bultzatu zuen interesa Usurbilgo herriarekin partekatu nahi ditu. Horretarako, desazkundearen zergatiak eta aukerak azalduko dira, krisi klimatikoaren mugak ikuspegi ekonomiko eta ekosozial batetik aztertuz, hausnarketa kolektiborako gonbita eginez.
© 2026 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus