Agenda

Hil Kanpaiak, pelikula

2020-12-20
18:00
Sutegiko auditoriumean
Izena emateko azken eguna: 2020ko Abenduak 20
Edukiera: 63
Prezioa: 6,00€

Nori zuzendua: helduei

Bazkideek 4€tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat Noaua!ko egoitzan.

Miren Gorrotxategiren “33 ezkil” liburuan oinarritutako filma eta Imanol Rayok zuzendutakoa. Besteak beste, Itziar Ituñok, Eneko Sagardoik eta Yon Gonzalezek parte hartzen dute filmean.

Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina ertzainak iristean, ez da hezurrik egongo. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu. Zuzendariaren bigarren film luzea da hau.

 

< Atzera
Antolatzailea: Noaua

Beste ekimen batzuk:

Sutegiko auditoriuma
2026-01-11
17:00
Udal liburutegia
2026-01-09 | 2026-01-17
Liburutegiaren ordutegian

© 2026 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza