2021ko Abenduak 3 · 18:00
Herrko frontoia
Hika aritzeko espazioa izango da. Hika menperatzen dutenak, hika hasiak direnak zein egin nahi dutenak bildu nahi ditugu. Jai-giroan, alai. Herritarrak zein beste herrietakoak gonbidatu ditugu, euskararen aldeko ospakizun ez ezik, euskararen topagune ere izan dadin.
Parte-hartzaileak binaka jarriko ditugu, eta bikoteak lau minutuan behin aldatuko ditugu. Trantsizio horiek bertso eta musikaz girotuko ditugu; izan ere, Eli Pagola eta Aitor Mendiluze (hasiera batean Agin Laburu iragarri bagenuen ere) bertsolariek jarriko dute elkarrizketetarako hizpidea Antton Aranburu eta Gari Otamendiren musika lagun. Jan-edanerako atsedenaren ostean, arratsaldea biribiltzeko emanaldia izango dugu.
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus