2025ko Otsailak 21 · 20:00
Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 127
Izena emateko azken eguna: 2025ko Otsailak 21
Antolatzaileak: Susa eta Formol Laborategia. Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Sarrerak: 8 € usurbilkultura.eus webgunean.
Formol Laborategiak eta Susa Argitaletxeak Heriotzak Eduardo du izena poesia errezitaldia aurkezten dute. “Munduko Poesia Kaierak” poesia liburu bildumak 10 urte betetzen dituen honetan, Susako lagunek bizirik dauden poetak hil nahi zituztela esan zieten Formoldarrei. Haiek metaforikoki esan omen zuten, baina, Formolekoek lana serio hartu dute...
Heriotzak Eduardo du izena esperimentu bat da, soinu instalazioa, performancea eta antzerkia uztartuko dituena, fisikoa eta birtuala denaren arteko mugak esploratuz eta publikoa eta eszenatikoaren arteko barrera tradizionalak ezabatuz. MPK jolas eszeniko bilakatu da. Poemek gai unibertsal eta sakonak lantzen dituzte, hala nola, bizitza eta heriotza, eztanda eta bakea, gelditasuna eta bibrazioa edota isiltasuna eta kantua bezalako dualidadeak. Horiek proposamen dramaturgiko bilakatu dira, bizipen sentsorial bat eragiteko paisaia (edo pantaia) bat marraztuko da oholtzan, bideo-joko batean bezala.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala
Prezioa: 8,00€
Joan nahi dut!© 2025 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus