Ekitaldiak

Helduentzako solasaldi filosofikoa

2023ko Abenduak 14 · 18:00

Sutegiko erakustaretoan | Edukiera: 15

Izena emateko azken eguna: 2023ko Abenduak 14

Bideratzailea: Garazi Aizpurua. Partaide-kopurua: 15 lagun. Izen-ematea: doan, usurbilkultura.eus webgunearen bidez.

“Galderak irekitzen du bidea” dio esaldiak. Horixe da solasaldi filosofikoen muina.

Solasaldi filosofikoa gai edo galdera jakin bati buruzko iritzi trukaketa irekiko gune gisa planteatzen da, betiere aniztasuna errespetatuz.

Solasaldi filosofikoetan pentsamendu kritikoa (norbere usteak zalantzan jartzeko gaitasuna), pentsamendu sortzailea (ikuspegi berriak proposatzeko gaitasuna) eta jarrera arretatsua (besteen pentsamenduak eta iriitziak kontuan izateko eta aintzat hartzeko gaitasuna) bultzatzen dira. Filosofatzea da, hortaz, xedea; ez filosofoei buruz aritzea. Edonork filosofa dezake, pertsonok dugun berezko gaitasuna baita.

Usurbilgo Oinherrik eta Jakinmin elkarteak haurren solasaldi filosofikoen egitasmoa jarri zuten martxan joan zen ikasturtean. Arrakasta ikusirik, adin tartea zabaldu eta helduentzako zikloa ireki dute aurten.

Antolatzailea: Oinherri Usurbilgo Taldea

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza