Agenda

Haurrentzako zinea: Turuleka Oiloa

2025-03-09
17:00
Sutegiko auditoriumean
Izena emateko azken eguna: 2025ko Martxoak 9
Edukiera: 157
Prezioa: 3,50€

Sarrerak: 3,5 euro. usurbilkultura.eus webgunearen bidez.

Laguntzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

Turuleka oso oilo berezia da. Itxura xelebrea duelako eta arrautzarik errun ezin duelako, beste oiloek barre eta iseka egiten diote... harik eta, halako batean, Ixabelek, musika andereño erretiratu batek, bere baserrira eramaten duen arte, berekin bizitzera. Han, adiskidetasun giroan eta zoriontsu, oiloak bere dohain ezkutua aurkituko du: Turu-k hitz egin dezake! Eta badaki abesten ere, izugarri ondo gainera!

Gure laguntxoa, bere musikarako dohain zoragarriari esker, Daedalus zirku handiko izar bihurtuko da. Bidaia ez da batere erraza izango, ordea, Damian Maltzur gaiztoak beretzat hartu nahi baititu zirkua... eta Turuleka harrigarria.

< Atzera
Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

Eliza Zaharra elkargunea
2025-12-20 | 2025-12-23
Arratsaldean
Sutegiko auditoriuma
2025-12-23
19:00

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza