2022ko Urtarrilak 9 · 17:00
Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 93
Izena emateko azken eguna: 2022ko Urtarrilak 9
Nori zuzendua: Denontzat
Iraupena: 70 min. Antolatzailea: Usurbilgo Udala Laguntzailea: Ziortza Gazte Elkartea.
Zuzendariak: Aitor Arregi, Iñigo Berasategi
“Erosi, erabili eta bota"; hori da ohikoena gaur egungo bizimoduan. Dendak hustu egiten dira eta zabortegiak bete. Film honetako istorioa zabortegi batean gertatzen da, eta Glup eta Alize ditu protagonista nagusi. Zabortegi hori Komun jaun maltzurrak gobernatzen du, eta bere eskuetara heltzen den edozer gauza errausketa-labera bidaltzen du. Glup gabardina zaharrak eta bere zabor taldeak bakarrik egiten diote aurre haren tiraniari. Baina lagun berri bat egingo dute: Alize, zabortegian ustekabean jausi eta etxera itzultzen ez dakien neskatoa. Bere irrati maitea galdu du zabortegian eta hura gabe ezin du etxera itzuli.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala
Prezioa: 3,00€
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus