Ekitaldiak

Haurrentzako zinea: "Ainbo, Amazoniako gerraria"

2024ko Otsailak 4 · 17:00

Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 157

Izena emateko azken eguna: 2024ko Otsailak 4

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.

Iraupena: 84 minutu. Zuzendariak: Jose Zelada eta Richard Claus.

Moana eta Frozen bezala, “Ainbo: Amazoniako gerraria” heroi epiko baten zeharkaldia da, Amazoniako herri indigenen bizi-eremuan barrena egiten duena. Mezu ekologista garbia dakar, natura neurriz kanpo ustiatzen dabiltzan horien aurrean. Ainbo txikia Amazoniako oihan sakonean bizi da. Ama galdu ondoren, herrixkako nagusiekin haserretu da arkulari gaztea, eta bidaia bati ekingo dio bere herria gizon zuriaren handinahi suntsitzailetik salbatzeko. “Ainbo” heroi gazte baten eta bere espiritu gidarien bidaia epikoa da: Dilo, armadilo txiki eta jostalaria; eta Urde, tapir mardula. Elkarrekin ekingo diote bilaketari, Amazoniako oihan zoragarriaren erdian dagoen euren bizilekua salbatzeko.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Prezioa: 3,20€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza