Ekitaldiak

"Habiak" erakusketa

2022ko Urriak 22 | 2022ko Urriak 30 · 18:00

Sutegiko erakustaretoan

Ostiraletan: 18:00-20:00. Larunbat eta igandetan; 12:00-14:00

Talde-bisitak antolatzeko, helbide honetara idatzi: info@booktegi.eus

Anariren Habiak diskoa bereziki anitza eta sakona da. Ez du abesti ahulik, eta hori oso bilduma gutxitan gertatzen da.

Booktegin hamaika artistari abesti bana proposatu diegu, nork bere interpretazio bisuala egin dezan. Artelanen argazkiek eta abestien letrek katalogo hau osatzen dute.

Habiak disko klasikoa da, musika aberasten duena, edozein lekutan goza daitekeena. Eta hitzak ere munduan zehar partekatzeko, ingelesera itzuli ditugu.

Artistak hauen lanak egongo dira ikusgai: Izibene Oñederra, Idoia Beratarbide, Uxue Pascual, Zaloa Ipiña,

Nagore Legarreta, Marrabila, Okene Abrego, Ramon Zabalegi, Maite Arbonies, Txakur Gorria

Antolatzailea: Booktegi.

Laguntzaileak: Noaua! eta Usurbilgo Udala.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza