Ekitaldiak

“Gerraren memoria iblbidea” bisita gidatua

2025ko Otsailak 8 · 11:00 - 12:15

Mikel Laboa Plazan

Militarrek, 1936ko uztailean Errepublikaren aurka matxinatu zirenean, sortu zuten gerrak arrasto sakona utzi zuen Usurbilen ere. Orain arte bildutako datu, dokumentu eta testigantzetan oinarrituta, herrigunean Gerraren Memoria Ibilbidea sortu  du Usurbil 1936 elkarteak gertatutakoaz gutxieneko informazioa nahi duenaren eskura jartzeko xedearekin.

Bisita gidatu honetan elkarteko kideek bildutako informazioa partekatuko dugu zortzi geldiune dituen ibilbidean.

Irteera: Mikel Laboa plaza

Gehienezko bisitari kopurua: 14

Iraupena: ordu bat eta laurden

Hizkuntza: euskaraz

Prezioa: 0 €

Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.

Telefonoa: 747 485140 turismoa@650usurbilbizi.eus

Eman izena

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza