Nori zuzendua: parte hartu nahi duen guztiei
Mozorrotuta etorri behar da.
Tortilla, sandwichak eta gaztaina erreak izango dira.
Hezur Lapur izaki misteriotsu bat da eta Gau Beltza hurbiltzen denean, bere ezkutuko zulotik irten eta Usurbilera etortzen da; itxura beldurgarria du, eta inguruan ikusten duen argia zurrupatzen du. Etxebizitzetako argiak lapurtzen hasi zen, eta kale eta etxeetako argiak bereganatzeaz gain, herritarren barruko argia, itxaropena, ametsak eta pozak lapurtzen saiatzen da.
Baina guk Ilargiren laguntza izango dugu eta kantu-jolasean beldurrak uxatu eta argia berreskuratzen saiatuko gara. “AGUR HEZUR LAPUR, AGUR BELDUR”
19.00 Gau Beltza festaren hasiera erronken guneetan.
19.00 Erronkak (maila bakoitzeko gurasoen laguntza beharko da)
HH Aranerrekan.
LH 1-2 Errekatxikin.
LH 3-4 Kalezarren, plazan.
LH 5-6 Udarregi eraikin gorriko goiko zelaian.
20:30 Kalejira Artzabaldik Dema plazara Zumarteko trikitilariekin.
Ondoren, beldurrak erre eta The Hastelen´s herriko taldearen kontzertua.
Antolatzaileak: Herriko hainbat eragile (Udarregi, gurasoak, Noaua! K.E., Orbeldi dantza taldea, Zirimara, Gaztelekua...) Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
© 2026 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus