2022ko Apirilak 24 · 19:00
Sutekiko auditoriumean | Edukiera: 157
Izena emateko azken eguna: 2022ko Apirilak 21
Sarrera: Borondatea.
Osasun arazoak zirela medio, Garazik ezin izan zuen bere emanaldia burutu Laboaren Uztaileko VI.edizioan. Bera eta antolatzaileak gogotsu gelditu ginen bere kontzertuaz gozatzeko.
Garazi, Musikenen lizentziatu berri den akordeoilari egonezina da, eta, nahiz eta oso gaztea izan, proiektu ugaritan hartu du parte (Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, adibidez), eta hainbat sari irabazi ditu. Beste arlo batzuetako artistekin elkarlanean aritu ohi da, poesia, antzerkia, dantza edota instalazio artistikoekin, besteak beste. Gaur egun, musika garaikidearen eta musika tradizionalaren arteko loturaren inguruan ikertzen dihardu, beti interpretazioaren aldetik. Izan ere, bere ustez, tradizioa eta abangoardia bere instrumentuaren, akordeoiaren bi aurpegiak dira, gutxitan aldi berean agerian jartzen direnak. Usurbilgo kontzertu honetarako, Mikel Laboaren harira, hau ere tradizio eta abangoardiaren arteko bitartekari ezin hobea izan zenez, honen kantuen moldaketak ere joko ditu gaiarekin lotutako beste gauza batzuen artean.
Antolatzailea: Laboaren uztaila
Prezioa: Doakoa
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus