Ekitaldiak

Frank Delgado kubatarraren kontzertua

2023ko Urriak 8 · 19:00

Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 157

Izena emateko azken eguna: 2023ko Urriak 8

70eko hamarkadaren bukaera aldean, Troba Berriaren oinordekoak agertu ziren Kubako musika-eszenan: Santiago Feliu, Frank Delgado, Gerardo Alfonso, Carlos Varela...

Kantautore iberoamerikar garrantzitsuenek deitu izan diote Frank Delgadori, beraiekin oholtzan aritzeko lankidetzan, besteak beste, Silvio Rodríguez, Luis Eduardo Aute, Fito Páez, Pedro Guerra, Ismael Serrano eta Daniel Vigliettik.

Sutegira hirukote formatuan etorriko da; Miguel Alejandro Valdés eta Yibrán Riverorekin batera. Duo Jade taldea ere bertan izango da.

Dagoeneko 40 urtetik gorako ibilbidea osatua du; eta, ondorioz, Kubako trobak duen kantari nabarmenenetakotzat hartzen dute gaur egun, beti ekinean, beti eraberritzen, Kubako antzoki handienak betetzen dituzten belaunaldi berrien erreferente. Hamaika disko atera izana eta 20tik gora herrialdetan kontzertuak eskaini izana nazioartean duen ospe onaren adibide argia da.

 

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Prezioa: 8,00€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza