2022ko Azaroak 18 · 22:00
Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 117
Izena emateko azken eguna: 2022ko Azaroak 18
NOAUA! HAMABOSTALDIA 2022
“Black is Beltza” filmaren ondoren “Black is Beltza II: Ainhoa” filma estreinatu zuen Fermin Muguruzak Donostiako 70. Zinemaldian.
Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivia) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, Euskal Herrira abiatuko da Manex aitaren herria ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Horietako bat heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, Ainhoak eta Josunek bidaia iniziatiko bati emango diote hasiera Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira eta biak ala biak narkotrafikoaren sareak eta azpikeria politikoek bat egiten duten mundu ilunean barneratuko dira.
Prezioa: 6,00€
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus