Ekitaldiak

"Euskal Dantzak eta generoa" Hitzaldia

2021ko Apirilak 23 · 19:00

Sutegin | Edukiera: 78

Izena emateko azken eguna: 2021ko Apirilak 21

Hizlaria: Oier Araolaza

Izen ematea: doan. usurbilkultura.eus plataforman aforoa mugatua delako

Oier Araolaza dantzaria da. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia taldeetan aritzen da batez ere, eta Elgoibarko Haritz taldean ikasi zuen zenbait urtez. Dantzan elkartean egiten du lan, dantzan.eus editatzen, eta dantzaren komunikazioa, dokumentazio, formakuntza eta kudeaketa lanetan oro har.

"Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan" bere doktorego tesia oinarritzat hartuta, hitzaldia eskainiko digu.

Euskal dantzan genero-bereizketa auzitan jarri nahi izan du Araolazak bere doktore tesian. Ehun urtez euskal dantzak genero ardatzaren arabera sailkatuta erakutsi dira: nesken dantzak batetik eta gizonen dantzak bestetik. Baina emakumeen eta gizonen dantzak, janzkerak eta dantzakerak bereizten dituen marra hori ez da dantzaren historiaren aro guztietan berdina izan.

Antolatzailea: Orbeldi Dantza Taldea

Prezioa: Doakoa

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza