Agenda

Errezitaldi mutantea: "Frankenstein agurgarria" (Petti eta Ana Galarraga)

2022-11-11
20:00
Sutegiko auditoriumean
Izena emateko azken eguna: 2022ko Azaroak 11
Edukiera: 137
Prezioa: 10,00€

NOAUA! HAMABOSTALDIA 2022

Frankenstein agurgarria gutun baten irakurketa da. Victor Frankensteini zuzendutako gutunarena, zehazki. Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzaile eta kultura-zaleak sortu du testua, kezka zientifiko, etiko, feministak eta literarioak txirikordatuz, eta Juan Luis Perez Mitxelena Petti musikariaren ahots eta kantuen laguntzarekin errezitatzen du.

Frankenstein liburua gutun bat da, berez. Eta, emanaldian, gutunaren formatuak zuzenean ikusleei hitz egiteko aukera ematen du: Zein dira zientziaren mugak? Aurreikusi gabeko ondorioak daudenean, norena da ardura? Zer pisu dute, oraindik, erruak eta damuak? Zergatik ukatzen zaio aitortza Mary Shellyri? Lurpera liteke iragana? Nor da munstroa?

< Atzera
Antolatzailea: Noaua

Beste ekimen batzuk:

Eliza Zaharra elkargunea
2025-12-20 | 2025-12-23
Arratsaldean

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza