2021ko Apirilak 24 · 12:00
Sutegin | Edukiera: 78
Izena emateko azken eguna: 2021ko Apirilak 22
Izen-ematea: doan. Aldez aurretik usurbilkultura.eus bidez
Antolatzailea: Anerreka Ingurumen Elkartea
2019ko amaieran jarri zen martxan Zubietako Erraustegiaren kutsaduraren monitarizazio independentea egiteko proiektua. Helburua: erraustegia funtzionamenduan jarri aurretik, o gunean kutsaduraren neurri erreferentzialak finkatuta uztea, gerora konparaketak egin ahal izateko. Herritarren artean crowdfunding bidez bildutakoa eta zenbait erakunderen dirulaguntzak finantzatuta abiatu zen ikerketa. Lan honen ardura Toxicowatch fundazio herbeheretarrak darama. Laginak hartu ziren inguruko lur, landare eta erreketan. Baita, inguruko zenbait oilategitako arrautzak ere analizatuak izan ziren. Proiektuak aurrerra darrai, eta 2020an ere, Covid-aren mugapenak gailenduz, laginak hartu ziren berriro, konparaketak egiten hasi ahal izateko. Hitzaldian zehar, 2019ko laginen analitiken emaitzen berri emango da, eta bide batez, proiektu honen egungo egoera zein den ere azalduko da.
Antolatzailea: Anerreka Elkartea
Prezioa: Doakoa
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus