Ekitaldiak

ERESIA. "Lurra arin bekizu, ama" antzezlana

2022ko Apirilak 30 · 20:00

Sutekiko auditoriumean | Edukiera: 157

Izena emateko azken eguna: 2022ko Apirilak 30

Antolatzaileak: Udalbiltza eta Usurbilgo Udala.

Ideia originala eta zuzendaritza: Oier Zuñiga.

Antzezleak: Eneko Gil, Belen Cruz, Oier Zuñiga.

Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat... lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina, nik, jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko.

Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin? Nola agurtu? Nola begiratu bizitzari? Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna?

Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Prezioa: 5,00€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza