Ekitaldiak

Emakumeen Etxea: asanblada irekia eta bertso-bazkaria

2023ko Martxoak 4 · 12:00

Potxoenea eta Artzabalen

Asanblada: martxoaren 4an, 12:00etan, Potxoenean.

Bazkaria: asanbladaren ostean, Artzabalen.

Ikasturte hasieran, Emakumeen Etxeko proiektuaren talde sustatzaileak, Elhuyarren laguntzarekin, etxearen irekierara begirako lanketa zehatzagoa abiatu zuen. Orain, proiektua ahalik eta emakume gehienengana iristea dute helburu, eta, beraz, asanblada irekia antolatu dute, horren guztiaren berri emateko. Horren ostean, Martxoaren 8aren bueltako bertso-bazkaria berreskuratuko dute: Maialen Lujanbio, Jone Uria eta Saioa Alkaiza arituko dira bertsotan, Amaia Agirre gai-jartzailearen esanetara.

Asanbladan izena emateko: parekidetasuna1@usurbil.eus edo 943 37 71 10

Bazkarirako tiketak: 22 euro (ikasle, langabetu eta jubilatuek: 15€). Otsailaren 15etik aurrera salgai, Artzabalen eta Parekidetasun Saileko bulegoan.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza