2025ko Otsailak 22 · 12:00
Sutegiko auditoriumean
Antolatzaileak: Elkarguneko bultzatzaileak eta Usurbilgo Udala
Partaidetza prozesu bat egin zuten, iaz, Aztarrika gazte-asanbladak, Gaztelekuak, Kulturguneak eta Ziortza gazte elkarteak, udalaren laguntzarekin, herriko eragileen arteko elkarlana bultzatuko duen proiektu bat definitzeko helburuarekin. Orain, hainbat gai plazaratzeko hitzordua prestatu dute: prozesu hark emandakoak, eraikinaren proiektua, izena, marka eta hurrengo urratsen berri emango dute.
© 2025 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus