Agenda

Elkar laguntza: buru osasunaren giltzarri

2026-05-29 | 2026-06-09
19:00
Potxoenea

Elkar laguntzari eta buru osasunaren errekuperazioari buruzko hitzaldia

Hitzaldiaren helburua buru-osasunaren errekuperazio-prozesuetan berdinen arteko laguntzak duen garrantzia azaltzea da. Saioa herritar guztiei zuzenduta dago, eta elkar ulertzean, enpatian eta gertutasunean oinarritutako laguntzak pertsonen ongizatean izan dezakeen eragin positiboa azpimarratuko da.

Hitzaldia Mikel Merino elkar laguntzako agenteak eskainiko du. Bertan, buru-osasun arazoak bizi izan dituzten pertsonek beste batzuei laguntzeko duten papera azalduko du, baita itxaropena, ahalduntzea eta isolamenduari aurre egiteko tresnak ere. Agifesek urteak daramatza programa hau sustatzen, eta pertsona askoren errekuperazioan lagungarria dela nabarmendu du.

Antolatzailea: Agifes (Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senideen Gipuzkoako Elkartea) Hizlaria: Mikel Merino.

< Atzera
Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

Udaletxea
2026-05-09 | 2026-05-29
10:00etan edo 11:00etan
Udal liburutegia
2026-05-30
11:30

© 2026 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza