Agenda

DATA BERRIA "Basabi" eta "Kimu" taldeen kontzertuak

2021-06-05
19:00
Sutegiko auditoriumean
Izena emateko azken eguna: 2021ko Ekainak 5
Edukiera: 71
Prezioa: 10,00€

*Emanaldia maiatzaren 15ean izatekoa zen, baina artistetako baten osasun-arazoak tarteko atzeratu egin behar izan zuten antolatzaileek.

Basabi musika klasikoa eta txalaparta ohiko eremuetatik kanpo zabaltzeko sortu zen proiektua da. Txalapartaren hotsak sokazko musika-tresnen sonoritatea diziplina biziagora eramaten du. Labetik atera berria den Kronos lana eskainiko dute.

Musikariak hauek izango dira: Iñigo Coto bibolinarekin, Marina Barredo biolarekin, Ricardo de Lucas kontrabaxuarekin, Alicia Griffiths arparekin eta txalapartarekin, aldiz, Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers.

Basabiren kontzertuaz gain, Kimu Txalaparta taldearen Kimu Berriak ikuskizunaren ale bat ikusteko aukera emango digute, Sergio Lamuedrak eta Txomin Dhersek egurrezko txalapartarekin.

< Atzera
Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea

Beste ekimen batzuk:

Eliza Zaharra elkargunea
2025-12-20 | 2025-12-23
Arratsaldean
Sutegiko auditoriuma
2025-12-23
19:00

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza