Agenda

Chihiroren bidaia

2021-10-03
19:00
Aginagako eliza zaharra
Izena emateko azken eguna: 2021ko Irailak 30
Edukiera: 40
Prezioa: Doakoa

Japonia anime film hau, Hayao Miyazaki autore ezagunak idatzia eta zuzendua dago, Ghibli Estudioarekin. Filma oso saritua izan zen, hala nola marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria edota 2002ko Berlingo Zinema Jaialdiko Urrezko Hartza!

Chihiro 10 urteko neska da, eta bere gurasoek -Akio eta Yugo- etxez aldatu behar dutela esaten diotenean, asko nahigabetzen da. Etxe berrirako bidean galdu egiten dira eta tunel misteriotsu bat aurkitzen dute, eta jakinguraz beterik, barnera doaz. Familia txikia itxuraz abandonaturiko herri baten kalean sartzen da, jatetxez betea, eta aitak bazkaltzeko leku on bat topatzen du. Baina gurasoak jan eta berehala sorginkeria baten ondorioz txerri bihurtzen dira. Chihiro mundu misteriotsu eta magiko horretan dagoen bainuetxean bizirauten saiatu beharko da.

< Atzera
Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea

Beste ekimen batzuk:

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza