Ekitaldiak

Bisita gidatua gazteleraz: Museo Irekia

2024ko Irailak 1 · 12:00

Sutegin

Bisita gidatua gazteleraz: Museo Irekia irailak 1

Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan… Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Jose Luis Zumetaren murala ikusgarria eta txoriak, Remigio Mendibururen Udarregiri omenaldia eskultura, Irantzu Lekue, Judas Arrieta eta Axpiren muralak, … gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan gutzi hauek ordubeteko bisita gidatuan.

Irteera Sutegi Udal Liburutegia

Prezioa 18 urtetik gora 3,00€ , 18 urtetik behera doan. Eskudirutan ordainduko da bisita gidatua hasi baina lehenago.

Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.

Hizkuntza gazteleraz

Eman izena  Museo irekia

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza