Ekitaldiak

"Bidaide" antzezlana (Metrokoadroka)

2022ko Urtarrilak 22 · 18:00

Sutegiko auditoriuma | Edukiera: 87

Izena emateko azken eguna: 2022ko Urtarrilak 20

Nor ote dago erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik?

Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, handia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana. Bidaide antzezlana modu bisual, poetiko eta umoretsuan aldiro modu ezberdinean gauzatuko den teatro-ekintza da. Herrietako kulturgileen jarduna gogoan, agian ekintza bera delako, orain eta hemen egin-egiteko behar hori, etorkizunak amesteko aukera ematen digun bultzadarik garrantzitsuena.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Udalbiltza partzuergoa

Aktoreak: Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Idoia Hernandez “Hatxe”.

Zuzendaritza: Idoia Beratarbide eta Iraia Elias.

Idazketa: Maite Aizpurua, Oier Guillan eta aktore taldea.

Soinu-espazioa: Idoia Hernandez “Hatxe”.

Argi-diseinua: Miriam Ubanet eta Ana Da Graça.

Ekoizpena: Josu Zubia.

Iraupena: 70 minutu.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Prezioa: Doakoa

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza