2021ko Ekainak 6 · 18:00
Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 78
Izena emateko azken eguna: 2021ko Ekainak 3
Hizlaria: Koldo Izagirre.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus
Hernaniarrek badakite Txirritaren harria, Txirritaren bustoa daukatela Ereñotzun. Ba ote dakite Errenterian Xenpelarrek zuhaitz bat daukala? Errenteriarrek bai, badakite. Baina ba ote dakite Bilintxen burua, dagokion harri ederra, alegia, Donostiako hilerrian dagoela? Leitzarrek badakite, noski, Lasarteren burua daukatela herrian bertan, baina ba ote dakite Nafarroaren beste puntan, Luzaiden, Bordel bertsolariaren bustoa dagoela? Zenbat aldiz egon ote gara Bilbon Balendin Enbeita ikusi izan gabe, Arriaga antzokitik hurbil eta Areatza plazako kioskotik hurbilago dagoen eskulturan? Bertsoaren harria proiektuak gure ondare material eta immaterialaren zati garrantzitsua diren artelan horiek dena ezagutaraztea du helburu.
Koldo Izagirrek dagokion herriko pertsonaiari buruzko hitzaldia eskainiko du —Udarregiri buruzkoa Usurbilen— , eta hitzaldiarekin batera Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariak gidatuko ditu saio librean.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala
Prezioa: Doakoa
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus