Agenda

<BERTAN BEHERA> Lamiak + Rodeo

2022-04-09
22:30
Aginagako Eliza Zaharrean
Izena emateko azken eguna: 2022ko Apirilak 9
Edukiera: 250
Prezioa: 5,00€

Oharra: "Pena handiz baina Lamiak eta Rodeoren larunbat honetako emanaldia atzeratzea erabaki dugu inguruko emanaldiekin ez bat egiteko Aurrerago jakinaraziko dizuegu stoner rockaz noiz izango dugun gozatzeko aukera gure tenpluan!".

LAMIAK 2017an abestiak idazteko elkartu ziren hiru lagun donostiarrek sortu zuten. Eragin desberdinak abiapuntutzat hartuta, horien arteko nahasketaren emaitza da haien musika. Lehen albuma, Itsuen Aroa, Gaztain Estudioetan grabatua izan zen 2019an. Bigarrena, Itzalak, Argiak izenburua duena, urte eta erdiko lanaren fruitua da eta 2022ko martxoan argitaratu dute. Ander, Zolas eta De La Fuente dira taldeko kideak. Guitarra/ahotsa, bajua eta batería, hurrenez hurren. Rock itxurazko hiruki honen hiru zutabe mugiezinak.

RODEO 2014etik rock stoner doinuak lantzen dituen talde Zestoarra da. 2016ko otsailean Ortzi Alberdi, Beñat Subinas, Oroitz Urbieta eta Mikel Illarramendi taldeko kideek maketa aurkeztuta hasi zuten beraien ibilbide oparoa. Gaur egun lau diska dituzte, azkena, aurtengo martxoan aurkeztutako "Moira".

Gozatu rock gogorraz eta astindu buruak!

< Atzera
Antolatzailea: Eliza Zaharra Elkargunea

Beste ekimen batzuk:

Eliza Zaharra elkargunea
2025-12-20 | 2025-12-23
Arratsaldean
Sutegiko auditoriuma
2025-12-23
19:00

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza