Usurbilgo zaintza ereduaren eraldaketa herritarrei ezagutarazteko aurkezpena izango da. Orain arte udalak eta hainbat eragilek elkarrekin egindako bidea azaltzearekin batera, egungo egoeraren zein hurrengo hilabeteetarako asmoen berri emango dugu. Udal-ordezkari politiko zein teknikoez gain, Usurbilgo komunitatea osatzen duten hainbat eragilek ere parte hartuko dute, euren jardunaren berri emateko.
Egitaraua:
Dokumentalaren aurkezpena: “Usurbil, herri zaintzailea”
Arreta ereduaren eraldaketa: bizi planen aurkezpena
Usurbilgo zaintza ekosistemaren egituraren aurkezpena
Komunitatearen ekarpena: martxan dauden proiektuen aurkezpena. Txirikoda, HurBilduz auzo-zaintza proiektua, HarEman, merkataritza zaintzailea, gazteak eta buru osasunaren lanketa
Amaieran, mokadutxo bat izango da
Ekitaldia euskaraz izango da, eta zuzeneko itzulpen zerbitzua egongo da
© 2025 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus