2025ko Urriak 16 · 18:00
Potxoenean
Bakardade ez hautatuaren inguruko lanketa abiatu zuen udalak, urte hasieran. Zabalduz kooperatibarekin elkarlanean, galdetegiez gain, herriko hainbat eragile elkarrizketatu zituzten. Jasotako informazio guztiarekin, diagnostikoa osatu da, eta horren berri emango da aurkezpenean. Horrekin batera, auzo-zaintza proiektu pilotu bat jarri da martxan, Aginagan: komunitateak zaintza eskaintzeko izan dezakeen potentzialitatea aprobetxatu nahi da. Udaz geroztik egindako lanketaren berri emango da.
© 2025 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus