Agenda

Aurkezpen irekia: Maitelan Zaintza Kooperatiba

2026-02-05
17:00
Txirikordako sotoa

Hizkuntza: gaztelania.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Maitelan Kooperatiba

 

Maitelan Kooperatiba 2020an sortu zen Beterri-Buruntza eskualdean, eta zaintzaren sektoreko irabazi-asmorik gabeko eta gizarte-ekimeneko erakundea da. Zaintza behar kolektiboari erantzun nahi diote, zaintza lanak duintzeko helburu argiarekin batera, batik bat, emakume migratuena. Beterri-Buruntza Mankomunitatearekin hitzarmen bat sinatu berri dute, batetik, zaintzaile profesionalentzako arreta eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko eta, bestetik, zaintzaileen arteko dinamika kolektiboak sortzeko mankomunitateko kide diren herrietan. Kooperatibako kideek eurek emango dute euren lanaren berri, baita datozen hilabeteotan Usurbilen egingo duten lanketaren berri ere.

< Atzera
Antolatzailea: Usurbilgo Udala

Beste ekimen batzuk:

Sutegiko auditoriuma
2026-02-01
18:00
Herrigunea
2026-02-04
18:00

© 2026 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza