Ekitaldiak

(ATZERATUTA). “Bizi gintezke euskaraz?”, gogoeta-saioa Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendariarekin

2023ko Abenduak 5 · 18:00

Potxoenean

ADI, ATZERATU EGIN DUGU. 2024 HASIERAN EGINGO DUGU.

Azken aldiko epaiek ezbaian jarri dute euskararen normalizazio-prozesua. “Zertan gara? Zertan dute eragina sententziok? Aurrerantzean, zer?”. Horien tankerako galderak erantzuten saiatuko gara Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariarekin. Saioak gaia kokatzen laguntzea du xede, eta Usurbilgo Euskara Aholku Batzordea berraktibatzea, gure hizkuntza hauspotzeko gakoak helburu.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza