Ekitaldiak

Ate irekiak, Zumarte Musika Eskolan

2025ko Otsailak 15 · 11:00

Zumarte Musika Eskolan

Laguntzailea: Usurbilgo Udala.

2025ean 40 urte beteko ditu Zumarte Musika Eskolak. Hamaika ikastaro, emanaldi eta bizipen. Hauek denak oroitu eta omentzeko ekitaldi ugari izango dira 2025ean. Ekitaldi hauen barruan kokatzen da musika eskolako ate irekien ekintza. Musika eskola barrutik ezagutzeko aukera izango da eta bertan dauden instrumentu desberdinak frogatu eta tailerretan parte hartzeko aukera egongo da.


 

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola

© 2025 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza