2025ko Urriak 2 · 18:00
Egurtzegin (Igogailuko pasarelaren hasieran)
Udala zaintza baliabide berri bat martxan jartzear da: bizi osorako etxebizitzak. Halako sei daude Egurtzegin, eta lau udalak eskainiko ditu, alokairuan, Matiarekin hitzarmena sinatuta. Ate irekien saioan azalpenak jaso eta etxebizitzak barrutik ikusteko aukera eskainiko da. Esleipen prozesua ate irekien ostean hasiko da, izen-ematearekin: urriaren 6tik 25ra izango da, udalean aurrez aurre edo egoitza elektronikoaren bidez.
© 2025 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus