2022ko Martxoak 20 · 12:00
Kalean eta Frontoian
XVIII. Soinurbil Musika Astea
Martxoak 14-20
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
12:00 Kalean
13:00 Frontoian
ARAIAKO MUSIKA BANDA
Gaur egun, Araiako Musika Banda German Maria Lanzadazal Musika Elkarteko kide da. Elkarte honek herriko konpositoaren omenez hartu zuen izena; izan ere, musika munduan gauza garrantzitsuak lortu zituen eta orkestra sinfonikorako, pianorako, instrumentu askotarako eta koru kanturako obrak konposatu zituen.
Musika Bandaren lehenengo arrastoa 1873koa da.
Banda 1968an desegin egin zuten, baina Araiako Txarangak bere horretan jarraitu zuen. Otxandioko Musika Bandarekin elkarlanean zenbait emanaldi egin zituen, Bai Euskarari ekitaldikoa, kasu.
1987an, musikaren miresle ziren zenbaitzuk, Araian musika tradizio handia izanik, berriz ere martxan jarri zuten Banda. Hogeita hamar kidek osatu zuten, tartean hogei urte lehenago desegindako banda kide ziren hamarrek.
EGITARAUA
“El Albero” de Ordizia -J.L. Irizar
Hallelugah -Leonar Coen Arr. Frank Bernaerts
Waltz nº 2 -Dimitri Shostakovich Arr. Johan de Meij
Crescendo -Harm Evers
Asperdurari Aurre Egiten -J.M. Bastida “Txapi”
Xalbadorren Heriotzean -Xabier Lete
Vals de ejecución -Nicolas García Arr. Alberto Santos
Jota Vals de Estella
Araiako Musika Banda eta Ezberdiñako Gaiteroak
Zuzendaria: Alfredo Markinez Aroztegi
© 2024 Usurbilgo udala
Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa
Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus