Ekitaldiak

"Ane" pelikula

2021ko Maiatzak 7 · 19:00

Sutegiko auditoriumean | Edukiera: 45

Izena emateko azken eguna: 2021ko Maiatzak 7

Aktoreak: Patricia López Arnaiz, Mikel Losada eta Jone Laspiur.

Sarrerak: 5€

David Pérez Sañudok zuzendu duen pelikula. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bila ari dela, konturatuko da ez duela bere alaba benetan ezagutzen.

Antolatzailea: Jexux Artze Kultur Elkartea

Prezioa: 5,00€

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza