Ekitaldiak

"Andatza mendiko defentsa-lerroa" ibilbide antzeztua BERTAN BEHERA

2023ko Urriak 21 · 9:30-14:30

Mikel Laboa plazatik abiatuta | Edukiera: 40

Izena emateko azken eguna: 2023ko Urriak 19

Izen-ematea: usurbilkultura.eus. Azken eguna urriaren 19a.

Antolatzailea: Usurbil 1936 elkartea.

Ibilbidearen helburua Usurbilen eta Andatza mendian 1936ko gerraren inguruan jazotako zenbait gertaerez-batik bat abuztu bukaera eta iraila erdialdera artekoak-informatzea, testuinguru historikoa azaltzea eta 2022-2023an egindako lan arkeologikoaren ostean berreskuratutako lubakiak erakustea da.

Bisitarien taldea era egokian kudeatzeko, parte hartzaileen kopurua mugatua izango da. Bisitariek 14 urtetik gora eduki eta mendian ibiltzeko gai izan beharko dute. Ez dira animaliak onartuko taldean. 

Eskatzen da puntualak izatea eta bakoitzak bere ura eramatea.

Antolatzailea: Usurbil 1936

© 2024 Usurbilgo udala

Joxe Martin Sagardia plaza, z/g
20170 Usurbil, Gipuzkoa

Telefonoa: 943 37 19 51
Posta elektronikoa: kultura@usurbil.eus

Garapena eta diseinua: iametza